XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hezkuntza-sistemari orokorrean eta ikastetxeei bereziki dagokion Hezkuntza-Ikuskaritzaren erantzukizunak ez du ikastetxeen beraien autoebaluazioa egiteko derrigortasunik deuseztatzen.

Bi prozesuak osagarriak dira eta hezkuntza-hobekuntzarako erabilgarri izan behar dute.

Ikuskaritzak lan honetarako tresna eratu du eta ikastetxeek ildo horretatik abiatu beharko dute, Administrazioak berriz, ikastetxeek barne-ebaluazioa eraginkorki burutu ahal izan dezaten ereduak eta aholkularitza eskaini beharko lituzke.

Ebaluazioarekin batera, ikastetxeek, ihardunean agertuko diren beharrei lotutako hezkuntza-arloko berrikuntzetan aurrera egin dezaten ere nahitaezkoa da.

Berrikuntzak ICPren proposamenak egi bihurtu beharko ditu, bai eta hauek sakondu eta aldatu ere, ikastetxeko arazoetarako egokiak ez direnean.

Hezkuntza-Administrazioak berrikuntza-proiektuetarako laguntzak eskaini ditu duela zenbait urte, arlo horretan proposamenak egin dituzten ikastetxeei urteroko deialdien bidez laguntzak emanez.

Aurkeztutako proiektu-kopurua mailaka ugaldu da 92-93 ikasturtera arte, orduan, Prestakuntzarako Plan Trinkoan parte hartu zuten OHOko ikastetxeak deialditik kanpo geratu baitziren.

Onetsitako proiektuen kopurua, halere, ez zen ugaldu, kalitateari zegokionez maila igo nahi izan zuelako, eta laguntzei zegokienez berriz, esku zabalagoa izan.

Ikastetxetan burutzen diren Berrikuntza-Proiektu bakarrak laguntzen deialdian aurkezten direnak soilik direla akats larria litzateke.

Bai eta aurkeztutako proiektuen kopuruaren araberako ikuspegi guztiz baikorraz amaitzea ere.

Ikastetxetako planetan laguntza hauen aukera kontuan hartzen ez duten beste garrantzi eta kalitate desberdineko asko aurki ditzakegu.

Administrazioak, halere, deitzen dituen lehiaketatan ez daudenez, argi dagoen datu hau ukatu nahi izaten du, eta aurkeztutakoak, berriz, onartu egiten ditu.

Ikastetxetako berrikuntza-lana sustatuko duten mekanismoak eta eragin anitzen aintzatespena lortzea da laguntza ekonomikoa eskuratzea baino garrantzitsuago.

Ildo honetan, interesgarri deritzogu irakasleei eskainitako kapituluan zehazkiago aipatzen den seiurtekoei dagokien proposamenari, oraindik ofizialki onetsi ez den arren.

V.3. Ikastetxeen gizarte-erabilera

Eskola-erakundeak beti ere eta edozein lekutan ulertzen denaren eta beste gizarte eta kultur zerbitzuekiko harremanen baitan dauden eskakizunak bete beharko ditu.

Ikastetxe batek, irakaskuntzaz beraz gain, zenbait zerbitzu ere eskaini behar du.